Gaur eta ostegunean, Lilatonean parte hartzeko azken entrenamenduak Oiartzunen
Antiju Morik taldearen ekimenez, igandeko Lilaton lasterketan parte hartzeko entrenamendu saioen azken astea izango da honakoa. Horrela, gaur (astelehena hilak 3) eta ostegunean (hilak 6), 19:00etan bilduko dira kiroldegian lasterka egiteko emakumeak.