Emakumeen nazioarteko egunaren harira, elkarretaratzea deitu du Harremantxok
Pasai Antxoko talde feminista Harremantxok elkarretaratzea deitu du larunbaterako, Emakumeen nazioarteko eguna dela eta. 12:00etan bilduko dira, Gure Zumardian, ondoren, Oreretan deituta dagoen eskualdeko manifestaziora joateko. Eskualdeko manifestazioa 13:00etan irtengo da Oreretako Herriko Plazatik Nire gorputza nirea da! Atzerapausorik ez! lemapean.