Duintasunaren elkarretaratzea
Hilero moduan, elkarretaratzea egin du gaur goizean Duintasunak Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Hamarnaka eta hamarnaka erretiratu eta pentsiodun elkartu dira, baina antolatzaileek mobilizazioetan parte hartzen jarraitzera deitu dituzte, bizi duten egoera salatzeko. Herritar batek mikrofonoa hartu du, eta hainbat herritar elkartu diren arren, “beste asko falta” direla esan du.
Datorren hilabetean ere egingo dute elkarretaratzea, hileko lehen astelehenean.
Pentsio publikoak “inoiz baino gehiago” defendatu behar dituztela adierazi dute elkarretaratzearen deitzaileek, hala, “seme-alaba eta biloben ogia” eta “txirotasunaren menpe erortzear daudenen duintasuna” defendatuko dutelako.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzak kopagoaren kalteak “leuntzeko” ematen ari den diru laguntza kritikatu du, era berean, Duintasunak, eta oso mugatua dela salatu du.