Alerta gorria eman dute kostaldean arratsalderako
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta gorria eman du kostaldean arratsaldetik aurrera. Gaurko 16:00etatik biharko 09:00etara bitartean izango da kostaldea alerta gorrian, hamar metro arteko olatuak espero baitituzte. Jaurlaritzaren arabera, otsail hasieran kostaldean kalte handiak eragin zituen denboralearen “antzekoa edo handiagoa” da gaur-biharkoa.
16:00etara bitartean, alerta naranja ezarri dute. Olatuak bost metro ingurukoak izango dira, eta eguerdian sei-zazpikoak izatera iritsi daitezke. 18:15ean da itsasgora. Bihar, berriz, 09:00etatik 21:00etara laranjara jaitsiko dute alerta maila.
Horrez gain, Jaurlaritzak abisu horia eman du haizeagatik haizeguneetan 09:00etatik gauerdira.