Udalak Lezoko eta Donibane arteko bidea konpon dezaten adierazpen instituzionala onartu du
Donibaneko Bonantza Elkartea Lezoko eta Donibaneko beste 34 talde eta elkarterekin batera ari da lanean, Lezo eta Donibane arteko bidea konpon dezaten lortzeko. Herritarrek abiatutako ekimenak 1300 lagunen babesa jaso du, sinadura bidez, eta babes horri orain udalaren gehitu behar zaio. Udalak adierazpen instituzionala onartu berri du gaiaren harira. Aipatu adierazpenean udaleko taldeek aitortzen dute Donibane eta Lezo arteko bideak ez dituela biltzen gutxieneko segurtasun eta irisgarritasun baldintzak, eta premiazkotzat jotzen du irtenbidea. Era berean, herritarren ekimena babestea adostu dute, dagozkien erakundeei irtenbidea exijitzeko.