Ongi etorri Lezora, Trapujale
Ostegunzuriarekin iritsi zen, atzo, Trapujale Lezora. Lezo Herri Eskolara arratsaldean iritsi zen, eta arratsean Gurutze Santuaren plazara, Martizkone baserritik. Inauteriak abian dira Lezon, hortaz. Trapujale ere udaletxeko areto nagusian izan zen haren izeneko oroigarriak ematen. Aurten, herriko ikastetxe eta hezkuntza zentroak nabarmendu dituzte inauterien zaleek, Lezo Herri Eskola, Lezo Institutua, Pasaia-Lezo Lizeoa, eta Haurtxo haurtzaindegia. Ondoko irudiak Trapujale Txikia ekitaldikoak dira, Lezo Herri Eskolan.