Gaur askatu dute preso Antxotarra. Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxetik irten da gaur goizean, eta senide eta lagunekin ari da egiten etxerako bidea.
Gorka Zulaika 2009ko urriaz geroztik egon da preso. Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasunaren kontrako auzian zigortu zuten, beste zortzi lagunekin batera. Garzonen tesiari jarraituta ETAko kide izatea leporatu zieten guztiei eta zortzi urteko zigorra ezarri.
Auzi berari lotuta, 2001eko urriaren 31ean atxilotu zuten, eta prebentibo gisa egon zen kartzelan 2005eko uztaila bitartean.