Tokiko Gobernu Batzarra egingo du udalak astelehenean
Goizeko bederatzietan hasita Tokiko Gobernu Batzarra egingo du Lezoko Udalak. Hilaren 17an egindako bilkurako akta onartuta, LSP onuradunaren udal apartamentu babestuaren kontratua bertan behera uzteko proposamena aztertuko dute. Familia esku hartze programak ere izango du tartea batzarrean, eta bertan parte hartzea proposatuko dute. Azkenik alkatearen erabakien kontu emango du batzarrak.