Trinketeko finalak jokatuko dituzte Irungo Ramuntxon larunbatean
Gipuzkoako Trinketeko Gomazko Paletako Txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean Irungo Ramuntxo trinketean. 11:30ean hasiko dira partidak, eta lehenik bigarren mailakoak jokatuko dira, ondoren lehen mailakoa, eta azkenik sariak emango dituzte.
Lehen mailako finala Larrarte-Santesteban eta Oiarbide-Letamendia bikoteek jokatuko dute. Iazko txapeldunak izan ziren lehenak, eta aurtengo errebelazioa bigarrenak. Bigarren mailan, aldiz, iaz lehen mailan aritutako bi bikotek jokatuko dute finala:Kurpil taldeko Lazkano-Cruz bikoteak, eta Kanpo-Loza II.