Portuan autoen trafikoak gora egingo du aurten

Viano berria

Viano berria

Mercedes markako Viano eta Vito monobolumen berriak garraiatzeari ekin dio otsailean UECCk (United European Car Carriers), eta hori dela eta, autoen trafikoan 3000 unitateen gorakada espero dute 2014rako. Pasaiako Portu Agintaritzako iturriek jakinarazi dutenez, iaz modelo hauetako 50.000 furgoneta garraiatu zituzten, autoen trafiko osoaren laurdena,  %25,9. Mercedes markako auto hauek guztiak, Gasteizen fabrikatzen dituzte, eta kamioietan ekartzen dituzte Pasaiako portura. Pasaiatik Europako hainbat portuetara eramaten dituzte, Britainiako irlak tartean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.