Portu eta udalaren arteko ika mika, legebiltzarrean

Portu Agintaritzako buru Ricardo Peñak Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren batzordean hitz egin du. Udalarekin izandako harreman gatazkatsuen berri eman du, eta besteak beste, Ziriza, lonja, toporako bidea edota Portuko Herrera izan ditu hizpide. Orain talde politikoen txanda da, eta ondoren, haien galderak erantzun beharko ditu Portuko buruak. Amaia Agirregabiriak hartuko du hitza ondoren, eta baita Herrera Herrira batzordeko ordezkariek ere. Interesdunek Eusko Legebiltzarraren webgunetik jarraitu dezakete zuzenean agerraldia.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.