Lartaun Zikloturista taldearen batzar orokorra ostiralean izango da
Lartaun Zikloturistak taldeko bazkideek ohiko batzar orokorra egingo dute ostiralean (hilak 28), Elorsoro kiroldegian. Lehenengo deialdia 19:45ean da eta bigarrena 20:00etan.
Besteak beste, lizentziaren berritzeaz eta banaketaz, irteeratako egutegiaren banaketaz eta 2014ko 67. Xanisteban Sariaren antolaketaz ariko dira batzarrean.
Denboraldi hasiera
Martxoaren 2an hasiko dute denboraldia, egun horretan Lesakara joan-etorria egingo dute. Itzuleran Oiartzungo Iru-Bide jatetxean hamaiketakoa egiteko guztiak elkartuko dira, 12:30ak aldera.