Etxe kaleratzeak geratzeko mozioa landuko dute zinegotziek

Zazpi puntuko gai ordena izango dute zinegotziek eztabaidatzeko gaur arratsaldean, 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan. Otsailari dagokion udalbatzarra izango da. Azkena, Stop Kaleratzeak-ek aurkeztutakoa izango da. Bertan, kaleratzeko prozesuak geratzeko eskatuko dute Horrez gain, tokiko autonomia babesteko mozioa aurkeztu du Ezker Anitzak, eta tramiteei dagokion lehen puntuaz gain eta galdera eskariez gain, honakoak izango dira beste hiru puntuak: konpromiso kredituen espedientea onartzea, aurrekontu aldaketa (transferentzia) eta Errenteriako Udal Eskola Kontseilua eta kontseilu horren araudia sortzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.