2014/2/25

Gure Esku Dago taldeak ekaineko giza katerako motorrak berotuko ditu heldu den astean Bidasoan

Martxoaren 3tik 9ra hainbat ekimen deituko ditu Gure Esku Dago herritar plataformak Irunen eta Hondarribian. Erabakitzeko eskubidearen aldeko taldea da eta ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea antolatuko du. Durango eta Iruñea artean 123 kilometroko giza katea osatu nahi dute, horretarako 50.000 pertsona batuz.

admin

Hondarribia-Marlaxkak aurreko asteburuko makalaldia zuzendu du

Gipuzkoako Xake Ligako Ohorezko Mailan aritzen den Hondarribia-Marlaxka A taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Villabonan (1,5-2,5). Laugaren tokian jarraitzen dute hondarribiarrek eta Anaitasuna-Kakute liderrarengandik 2,5 puntura jarri dira. Lehen Mailako herriko ordezkariak, Marlaxka B-k, 2-2ko berdinketa lortu zuen Zarautzen.

admin
Gehiago