Datorren astean zabalduko dute Irungo San Migel auzoko adinekoen lokala
Dena prest dago San Migel auzoko adinekoek euren egoitza soziala izan dezaten. Udalak, atzo bertara egindako bisitan jakinarazi zuen hurrengo astean zabalduko dutela Javier Esteban Indart kaleko egoitza, “adinekoek etxe ondoan erreferentziazko gunea izango dute elkar egoteko eta aisiaz gozatzeko”, esan zuen Maite Cruzado Ongizate zinegotziak.
Azaroan hasi ziren egoitza ekiteko lanak, 126 metro koadroko erabilera gunea du, eta aurrekontua 35.720 eurokoa izan da. Pedro Alegre Informazio eta Parte Hartze ordezkariak esan zuen bertako auzo elkartearekin elkarlanean egin dutela egitasmoa. Hala, atzoko bisitaldian, Maria Jose Barral San Miguelgo auzo elkarteko presidentea izan zen.