Orarregiko gaztelura irteera Jaizkibelekin

Antxoko Jaizkibel Mendizale Taldeak irteera antolatu du larunbaterako. Euskal Herriko Gazteluak biraren barruko irteera da larunbatekoa. Iltzarbetik abiatuko dira Olarregira igotzeko, eta handik Txurregi mendiaren tontorrera iristeko. Gaztelu mendia igoko dute ondoren, han daudelako Orarregiko gazteluaren hondarrak. Ekai herrian bukatuko dute ibilbidea, guztira 12 kilometrokoa. Irurtzungo jatetxe batean bazkalduko dute. Irteeraren prezioa 30 euroko da, eta garraioa eta bazkaria barne hartzen du. Interesdunek 647 004 968 telefono zenbakira dei dezakete. Informazio gehiago taldearen webgunean topa dezakete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.