Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Olazabal Kirol Sarien lehen gala egingo dute ostiralean Itsas Etxean

Orain arte ezagutu gabeko ekitaldia jasoko du Itsas Etxea Auditoriumak ostiralean, Olazabal Kirol Sarien gala. Igor Emery kirolari eta kazetariak aurkeztuko eta gidatuko du saioa. 20:00etan hasiko da eta ordura arte ezingo da jakin zeintzuk izango diren azken bi urtetan kirol arloan bereizi diren gizon, emakume talde eta kirolarekin harremana duen pertsona, lau kategoria horiek sarituko baitituzte.

admin
Bidasoa
2014/02/25
Orain arte ezagutu gabeko ekitaldia jasoko du Itsas Etxea Auditoriumak ostiralean, Olazabal Kirol Sarien gala. “Kirolaren inguruan lan egiten duten agente desberdinen hitzordua izango da ostiraleko ekitaldia”, esan du Txomin Sagarzazu Hondarribiko Udaleko Kirol zinegotziak. Igor Emery kirolari eta kazetariak aurkeztuko eta gidatuko du saioa. 20:00etan hasiko da eta ordura arte ezingo da jakin zeintzuk izango diren azken bi urtetan kirol arloan bereizi diren gizon, emakume talde eta kirolarekin harremana duen pertsona, lau horiek sarituko baitituzte Olazabal Kirol Sarien lehen ekitaldian.
Txomin Sagarzazu

Txomin Sagarzazu zinegotzia

Lehen aldia da udalak herriko kirolarien jarduna aintzat hartzeko sariak antolatzen dituela eta saridunak aukeratzeko modua herritarren parte hartzea izatea nahi izan dute. Hala, udalak herriko kirolariak jarraitzen dituzten komunikabideei —haien artean HITZA— eta kirol elkarteei eskatu zien hautagaiak aukeratzeko, eta herritarrek hautagai horien artean bozkatzeko aukera izan dute. 550 lagunek bozkatu dute, hamarretik bederatzi udal webgunearen bitartez, eta lortutako erantzunarekin pozik dagoela esan du Sagarzazuk: “Eskerrak eman nahi dizkiet kirolariak omentzeko ekitaldi honetan parte hartu duten guztiei. Alde batetik, Hondarribiko kirolariak aukeratu dituzten kirol klub eta kazetariei. Bigarrenik, eman diren botoen kopurua nabarmendu nahi nuke, hau da, bozketan parte hartu duten hondarribiarren botoak. 550 herritarrek hartu dute parte, eta kopuru hori oso interesgarria da, omentze ekitaldiari indar gehiago ematen baitio”. Gonbidapenak Arma Plazan Laguntzaile eta hautagai izan diren guztiak gonbidatu ditu udalak eta ez dira gutxi. Horiek betetzen ez dituzten eserlekuetan eseri egiteko aukera dute herritarrek, Arma Plaza Interpretazio Zentroan jarri dituztelako gonbidapenak eskuragarri, doan. Ez dira asko Arma Plazan dauden gonbidapenak eta, hortaz, azkar ibiltzea komeni da. Udalak aurreratu duenez ekitaldi “xumea” izango da ostiralekoa, protagonistak kirolariak beraiek izatea nahi dutelako. Baina, sarien Txema Olazabalen izena edukita eta herriko Itsas Etxean bilduko den kirol ordezkaritza kontuan izanik, ez dirudi gala xumea izango denik, kilate handikoa baizik.

Hautagaiak

Emakume kirolaria
  • Claudia Behobide, atletismoa.
  • Itsaso Gonzalez, hipika.
  • Lidia Yarza, judo.
  • Mirene Etxeberria, arku tiraketa.
  • Olatz Arrieta, atletismoa.
Gizon kirolaria
  • Ander Vilariño, automobilismoa.
  • Borja Ponte, bela.
  • Ander Perez, arrantza.
  • Eneko Badiola, eskubaloia.
  • Ion Areitio, bike trial.
  • Iker Otegi, judo/sambo borroka.
  • Iokin Sagarzazu, judo.
  • Xabier Soto, atletismoa.
  • Ioseba Amunarriz, arrauna.
  • Xabier Gonzalez Prieto, hipika.
Kirol elkartea
  • Azeri Arku Tiraketa.
  • Ama Guadalupekoa Judo Taldea.
  • Hondarribia Arraun Elkartea.
  • Hondarribia Futbol Elkartea.
  • Hondarribia Pilota Eskola.
Kirolarekin harremana duen pertsona
  • Javier Intxausti, Sport Mundiko zuzendaria.
  • Joseba Llorente, futbolari ohia.
  • Joseba Sarriegi, kirolaren alde lan egindakoa.
  • Miguel Angel Izquierdo, eskubaloi entrenatzailea.
  • Leontxo Garcia, xake maisua eta kazetaria.
  • Mikel Jauregi, futbol hezitzaile eta entrenatzailea.
  • Peio Arruabarrena, hezitzailea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako baserritarrak «haserre» daude, mendiko uren kontagailuen afera dela eta

Ekonomia, Gipuzkoa

BIC Gipuzkoa zentroa Illunbera lekualdatuko dute

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.