Inauteri festan murgilduko dira Petra Lekuona egoitzan

Asteazken honetan hasiko dira inauteriak Petra Lekuona egoitzakoentzat eta martxoaren 5a bitarte ospatuko dituzte. Hala, etzi (hilak 26) inauterietako bingoan ariko dira. Ostiral mehean, mozorrotu eta torradak jango dituzte; gero, ikastolatik guraso talde bat etorriko zaie bisitan mozorrotuta. Igandean, martxoak 1, inauterietako postre berezia izango dute eta asteartean sardinaren ehortzea. Azken egunean, asteazkenean, hausterre eguneko ospakizuna egingo dute. Ane Narbarteren erakusketa Martxoa eta apirilean zehar, Ane Narbarte oiartzuarraren margo erakusketa egongo da egoitzan bertan. Astelehenetik igandera ikusi ahal izango da, 09:30eik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.