Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek Inauteri Kalejira egingo dute ostegunean, hilaren 27an, Alde Zaharrean; 18:30ean abiatuko dira Kultur Etxetik. Eta larunbatean, Kemen Dantza Taldeak antolatzen duen Euskal Inauterian parte hartuko dute, Irunen. 12:00etan hasiko da Pio XII. plazan.
http://www.youtube.com/watch?v=CfJbC-GnfiI
Gutxi, ia ezer ez da geratzen inauterietako. Ostegunean musika eskolakoak aterako dira kalejiran eta beraiek izango dira mozorroa jantziko duten lehenak. Ostegunetik igandera bitarte festa handia izango da Hondarribiko hirigunean zein baserri eremuan. Aurten ere herri bazkaria egingo da Arma Plazan.