Zatikako enmendakinak aurkeztuko dizkio Ezker Anitzak aurrekontuari
“Aurrekontua hobetzeko helburuz” Udal Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontu proposamenari zatitako hainbat enmendakin aurkeztu dizkiola jakinarazi du Ezker Anitzak. Azaldu dutenez, enmendakin garrantzitsuenetakoa Pasaiako Plan Estrategikoari dagokiona du, beren ustez,”ezinbestekoa delako herritarrek pasaiako etorkizuna nolako nahi duten diseinatzea”. Udal euskaltegia etya Pasaiako beste hainbat elkarte kulturalei dagozkion enmendakinak aurkeztuko dituztela iragarri dute baita ere. Udal Gobernu Taldeak aurkeztu dituen partida gehinekin ados dauden arrern, hainbatekin ez daudela ados agertu dute, besteak beste, komunikazio atalari dagokionarekin edota AEKko euskaltegian konponketa lanak egiteko bideratu nahi dutenarekin.