‘Mariñel’, Kai Zaharrean
20.000 euro gastatuko ditu aurten Arma Plaza Fundazioak Kai Zaharrean dagoen
Mariñel legatz-ontzi zaharraren mantenu eta konponketa lanak burutzeko. Sustrai elkarteko boluntarioek egiten dituzte arrantza-ontziaren mantenu eta konponketa lanak eta Txomin Sagarzazu fundazioko presidenteak gaur goizean onartu duenez, “askoz ere garestiagoa litzateke lan horiek Sustraiko boluntarioek egingo ez balituzte”. Arma Plaza Fundazioaren aurrekontuaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok Sagarzazu.
Baina
Mariñel ontziaz ari zela, Sustrai elkarteak beste legatz-ontzi bat Kai Zaharrean kokatu nahi duela aurreratu zuen zinegotziak. “Boluntario talde honek bultzatuta, harremanak izan ditugu aldundiarekin, beste itsas ontzi bat, legatz-ontzia hori ere baina hasierako legatz-ontzia, ekar litekeen aztertzeko. Sustraik planteatu zuen bezala oso interesgarria izan liteke Hondarribiko XX. Mendeko arrantza-ontzien eboluziorako, bigarren ontzi hori,
Juan Mari izenekoa, Kai Zaharrera eramatea”.
Oraindik harremanak hasi baino ez dituztela egin azaldu zuen Sagarzazuk eta, horregatik, aurrekontuan ez da azaltzen bigarren ontzi horrentzat diru-partidarik.