Ostegunean jarriko da indarrean Antxon hondakinak biltzeko atez ateko sistema berria. Hala iragarri dute gaur eguerdian Amaia Agirregabiria alkateak eta Izaskun Biurrun alkateordeak Azokan eman duten prentsaurrekoan. Honenbestez, ostegunean bertan ontzi arinak jaitsi behrako dituzte bizilagunek zintzilikarioetara.
Material banaketaren balorazio positiboa
Aste osoa hondakinak bereizteko behar den materiala banatzen aritu da udala, eta “oso pozik” daudela dute. “Banaketari dagokionez espektatibak bete dira”, esan dute. “Erraztasunak ematea da gure ardura eta horretan ari gara”, gaineratu dute. e.
Altzari zaharrak eta bolumninosoak ostegunetan jaitsi behar direla ohartarazi dute (gidan gaizki dator informazioa) eta horretarako lau gune berri izango direla jakinarazi dute: Zumalakarregi kalean jarriko dute gune bat, beste bat lehenoko tenentzia alkaldiaren inguruan, hirugarren bat Luzuriagako aparkalekuaren irteeran Kupeldegi eta Harrarretxeta kaleen artean eta azkena Gelasio Aranburu kalean, oinezko zubiaren ondoan, Katuen Etxadiara bidean.
Datorren astean topo azpian zumalakarregi kalean eta maiatzaren lehena artean kokatuko dute.
Edonola ere datorren artean informazio bulegoa 08:00etan 13:00etara zabalik izango dela gogoratu dute, eta horrez gain, hondakinak biltzeko egokitu dituzten lokaletan edozein zalantza argitzea izango dela iragarri dute.
Era berean, esan dute, komertzioei astelehen, astearte, eta asteazkenean emango dizkietala hondakinak sailkatzeko beharko duten materiala.
Izaskun Biurrun eta Amaia Agirregabiria