Olinpiadetako hirugarren bilera egingo dute gaur Zuloaga Etxean
Herri olinpiadak antolatzeko hirugarren bilera irekia egingo dute gaur ostirala Zuloaga Etxean, 18:00etatik aurrera. Hasi dira olinpiadetan parte hartu nahi duten taldeak izena ematen eta bileretara talde bakoitzetik ordezkari bana joatea nahi dute. Izan ere, probak zehazten hasiko dira eta, ekimena gazte asanbladak abiatu zuen arren, antolakuntza denen artean egitea nahi dute.