Irungo Udaleko Kultura Sailak abian du 2014rako kultur egitasmoetarako diru laguntzak eskatzeko prozesua. Horietara aurkez daitezke irabazi asmorik gabe norbanako edo elkarteak, eta kulturaren esparruarekin harremana izango duten ekitaldiak eta jarduerak antolatu behar dituzte. Iaz bezala, sormen egitasmoak ere diruz laguntzeko aukera zabalik dago.
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 10era arte izango da zabalik, eta laguntza horietarako 20.200 euro bideratu ditu udalak. Laguntza horien, eta abian dauden beste laguntza bide batzuren artean, orotara 245.000 eurora igotzen dute udalak dituen ezarpenak.
Oinarriak eta informazioa
Irungo Udalaren webgunean ikus daitezke.