Kaldereroak iristear dira Errenteria-Oreretara
Kaldereroen asteburua izango da honakoa Errenteria-Oreretan, eta gaur bertan hasiko dira ekintzak. Hala, 15:00etan, kaldereroen konpartsaren desfilea jarriko da martxan Beraungo auzoan, Beraun Berri ikastetxeak antolatuta.
Bihar, larunbata izango da egun potoloena, Arditurriko desfilearekin. Kaldereroen konpartsa, Pasai Txarangarekin batera aterako da Alabergako auzo elkartetik. Bidean, erdialdeko kaleak alaituko dituzte mailu eta zartaginen erritmoarekin. Zumardira iristean kanpamendua jarriko dute.
Igandean, festak jarraituko du. 11:00etan, Telleri Aldeko Kalderero txikien konpartsa abiatuko da ikastetxetik, Pasai txaranga eta Telleri Alde abesbatzak lagunduta. Erdialdeko kaleetan ikus ahal izango dira. Azkenik, 12:30ean, kaldereroen kanpaldian, udal txistularien bandak joko du, Herriko Plazan.
Konpartsen aurkezpena
Hurrengo astean hasiko dira ofizialki inauteriak, eta ostiralean, hilak 28, desfilean parte hartuko duten konpartsak aurkeztuko dituzte, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian: Danza-rin, Errenteriako erretiratu elkarteak, Intxaurtxiki, Boveda, Showtime, Furius, Kaos, Odissey, Eureka, Alaia eta Telleriko gurasoak.