Bihartik hasita martxoaren 4ra arte inauteriekin loturako ekimenak egingo dituzte Irungo eragileek. Udalaren Kultura Sailaren babesa dute ekimen horiek guztiek. Atzo egin zuten ekitaldien aurkezpena Belen Sierra Kultura ordezkaria buru zutela, eta hainbat konpartsatako kideen laguntzarekin. Desfileak, euskal inauteria eta Artzain eta Inudeak nabarmendu zituen zinegotziak. Ondokoa da egitaraua
Hilak 22, larunbata
- 19:00etan, Kaldereroen konpartsa aterako da Alberto Anguera plazatik. San Juan plazan bukatuko du bidea.
Hilak 23, igandea
- 12:00etan, Artzain eta Inudeen konpartsa aterako da Santiago karrikatik. Irundik bira eman eta gero Luis Mariano kalean bukatuko du bidea.
Hilak 27, osteguna (Ostegun Gizena)
- 19:00etan, Zanpantzar konpartsa aterako da Alberto Anguera plazatik: gaiteroak, Bidasoko erraldoiak, Irungo Musika Eskola, Auntxa Trikitixa Taldea, Txingudiko dultzaineroak eta kontserbatorioko ikasleak aterako dira pertsonaiarekin. Zabaltza plazan bukatuko du konpartsak bidea.
- 19:30ean, Zabaltza plazan, Zanpantzarra jarriko dute.
Hilak 28, ostirala (Ostiral Kaxkarra)
- 20:00etan, Amaia KZn, konpartsen aurkezpena. Sarrera gonbidapen bidez lortu behar da.
Martxoak 1, larunbata (Inaute Aurrea)
- 09:30ean, baserri giroko inauteriaren barruan, Ibarla Meaka dantza taldea Meakako baserrietatik ibiliko da.
- 10:00etan, baserri giroko inauterien barruan,, Eraiki dantza taldea Bidasoa eta Behobia auzoetan ibiliko da.
- 10:00etan, baserri giroko inauterien barruan, Txorimaloak soinu taldeak Anakatik bira emango du.
- 12:00etan, Pio XII plazatik Euskal Herriko inauteria (Lantzeko inauteria) abiatuko da. Erromes plazan bukatuko du bidea Kemen dantza taldearen ekimenak.
- 17:30ean, inauterietako desfilea Letxunborrotik Nafarroa hiribidera.
- 21:30ean, diskofesta Zabaltza plazan.
Martxoak 2, igandea (Zaldun Inautea)
- 09:00etan, baserri giroko inauteriaren barruan, Egoipar Meaka dantza taldea Meakako baserrietatik ibiliko da.
- 09:00etan, baserri giroko inauterien barruan, Meakako Adixkideak dantza taldea Arbesko plazatik irten eta Meakan barrena ibiliko da.
- 09:00etan, baserri giroko inauterien barruan, Kemen dantza taldea Olaberria auzoan ibiliko da, baserriz baserri.
- 17:30ean, inauterietako desfilea Letxunborrotik abiatuta.
Martxoak 4, asteartea (Astearte Inautea)
- 19:00etan, Zabaltza plazan dantzaldia Irun Hiria Musika Bandarekin.
- 19:30ean, Zabaltza plazatik San Juan plazaraino, sardina lurperatzeko eta Zanpantzar erretzeko ikuskizuna.