Herenegun iritsi ziren Euskal Herrira Herbehereetako Roermond herriko BC Broekhin ikastetxeko 22 ikasle eta hiru irakasle, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleekin astebeteko eskola trukea egitera. Ondoko bideoan bertakoen eta bisitarien iritziak daude (ingelesez).
http://youtu.be/ssZ6UQRQd58
admin
Bidasoa
Lizeoko eta Roermondeko ikasleak, Itsas Mendin bazkaltzen
Herenegun iritsi ziren Euskal Herrira Herbehereetako Roermond herriko BC Broekhin ikastetxeko 22 ikasle eta hiru irakasle, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleekin astebeteko eskola trukea egitera. Ondoko bideoan bertakoen eta bisitarien iritziak daude (ingelesez). Hamargarrenez ari dira egiten trukea.
Hemengoen etxeetan ari dira lo egiten, hortaz, ingelesean trebatzeaz gain, kultura ezberdinetatik datozen gazteek euren esperientzien berri eta bizitzeko eraren berri izateko aukera dute. Apirilaren 4tik 11ra joango dira Lizeokoak Herbehereetara trukea ixteko.
Euskal Herrian izango diren bitartean, etxeetako eguneroko elkarbizitzaz gain, bertako hainbat txoko eta herri ezagutuko dituzte. Gainera, datorren asteko asteartean, ekitaldia egingo dute Pasaia-Lezo Lizeoan, eta horren pisua bisitariek hartuko dute azaltzeko nondik datozen, nolakoak diren haien ohiturak, edo herriaren eta ikastetxearen berri emateko.
Gaur, esaterako, herri kirolen berri eman diete bertakoek bisitariei. Pilotan edo sokatiran ibili dira nor baino nor, eta ondoren, Pasai Donibaneko Itsas Mendi elkartean bazkaria egin dute. Bertan, hemengoen gurasoek prestatutako menu goxoa dastatzean gain, elkarteen giroa zein den ikusi dute holandarrek, gazteez gain hainbat sanjuandar zeudelako Itsas Mendin bazkaltzen.
Pasaia-Lezo Lizeoko irakasleek nabarmendu dute, ingelesean trebatzea baino askoz gehiago direla gisa honetako trukeak. Gazteen arteko hartuemanean baloreak ere lantzen dituzte, hala nola harremanak egiteko gaitasuna, talde bezala lan egin eta pentsatzea, pertsona bat ardurapean izatea zer den, edo talka kulturalaren aurrean hurbilketarako gaitasuna.
Eta gurasoen jarrera goraipatu dute Lizeoko irakasleek. Seme-alabak egoera berrira nola moldatzen diren ikusteaz gain, haientzako ere “esperientzia zoragarria” izan ohi dela nabarmendu dute, maiz harrituta gelditzen baitira seme-alaben gaitasunekin.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.