Palavecino, sambo txapelketa batean
Ama Guadalupekoa Judo Taldeko Ander Palavecino kirolaria Madrilen lehiatuko da asteburuan Espainiako Sanbo Txapelketan, -57 kiloetan. Iaz txapela lortu zuen hondarribiarrak Asturiasen, baina aurten Euskadiko Txapelketan mina hartu zuen eta ez da sasoi betean iritsiko. Azken bi asteburuetan Gasteizen aritu da Palavecino entrenatzen, Espainiako Txapelketa prestatzeko Euskadiko Borroka Federazioak antolatutako saio berezietan.
Irakurri Palavecinori egindako elkarrizketa