Zerga eta tasen hobariak, salbuespenak eta gainkarguez salbuesteko eskatzeko epea hilaren 28an bukatuko da, udalak jakinarazi duenez. Eskaerak udaletxean egin behar ditu norberak, udalak ez baitu automatikoki egiten. 2013ko abenduan argitaratu zen Udala Informatzen aldizkarian hobarien taula eta salbuespenak eskatzeko egutegiaren berri eman zen; horien artean bigarren etxebizitzen gaineko IBI gehikuntza ez aplikatzeko eskaera dago.