'Maitasunaren ostean, maitasuna' antzezlana estreinatuko dute
Ados teatroren lan berriaren aurrestreinaldia igandean ikus ahal izango da, Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etan.
Garbi Losada zuzendariaren eta Dora Salazar artista plastikoaren arteko elkarlana da Maitasunaren ostean, maitasuna Ados Teatroren azken antzezlana. “Losadak bere oroitzapen eta emozioak gehituko dizkio Salazarrek eskainitakoei, berriz ere interpretatuz eta artista plastikoaren unibertsoa eta bizitzarekiko ikuspuntua, bien artean kontatu nahian”, aurreratu dute antolatzaileek.
Taula gainera, aurpegi ezagunak igoko dira: Ane Gabarain, Dorleta Urretabizkaia eta Sara Cozar.
Ikuskizuna, igandean, hilak 23, aurrestreinatuko dute 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Sarrerak dagoeneko eros daitezke kulturgunean bertan, 8 euroan eta murriztuak 6 euroan.