Indartsuago itzuli dira Naica, 'Saturnalia' diskoarekin

Naica taldea

Naica taldea, Psilocybeneako estudioan

Psilocybenea Musika Elkarteko Naica taldeak bere bigarren lana aurkeztu berri du, Saturnalia izenekoa. Fish Taco lehen diskoko doinu apal, leun eta anbientalak albo batera utzita, aire fresko eta boteretsuagoa dakar Saturnalia-k. Psilocybina Records etxeko disketxearen 24.erreferentzia den hau, Berako Mic estudioetan grabatu dute eta Psilocybina Records disketxearekin kaleratu dute. Masterizazioa Dave Romanek egin du, AEBn. Bederatzi abesti biltzen ditu Saturalia diskoak eta nahi duenarentzat dago Interneten eskuragarri, doan, honako helbideetan: naica.bandcamp.com eta psilocybina-records.bandcamp.com helbidean. Bestela, iTunes, Spotify, Amazon, Soundcloud eta bestelako online plataformetan ere topatu daiteke. Hilaren 28an zuzenean aurkeztuko du Naicak bigarren diskoa, Pcilocybenean. Keu Agirretxea Ondarroako (Bizkaia) gitarrista bikainak ere joko du egun horretan Amutaldeko musika aretoan. 22:00etan piztuko dituzte mikroak eta sarrerak 5 euroan jarri dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.