Errenteria-Oreretako inauterien egitaraua

Hilaren 21a, ostirala
  • 15:00: Kaldereroen konpartsaren desfilea Beraungo auzoan, Beraun Berri ikastetxeak antolatuta.
Hilaren 22a, larunbata
  • 19:30: Arditurri Alabergako Auzo Elkarteak antolatuta Kaldereroen konpartsa, Pasai Txarangarekin batera. Elkartearen lokaletik irten eta herriko kaleetan barrena ibili ondoren, kanpamentua jarriko dute Gamon Zumardian.
Hilaren 23a, igandea
  • 11:00: Kalderero txikien konpartsa, Pasai txaranga eta Telleri Alde abesbatza. Telleri ikastetxetik irtengo dira eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
  • 12:30: Kaldereroen kanpaldia, udal txistularien bandarekin, Herriko plazan.
Hilaren 27a, Ostegun Gizena
  • 18:00etatik 20:00etara: Lagunak txaranga herriko kaleetan barrena ibiliko da.
  • 19:00etan: Haurren azeri dantza, Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta. Xabier Olaskoaga plazan izango da.
  • 19:00etan:  Ereintza Dantza Taldeak Azeri Dantza desfilea antolatu du eta ondorengo ibilbidea egingo du: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea eta Herriko plaza.
  • 20:00etan: Herriko plazan azeri dantza ikuskizuna eskainiko dute dantzariek.
Hilaren 28a, Ostiral Argala
  • 06:00: Txistularien Udal Bandaren diana, Etxeberrietan, Iztietan eta Alberga behealdean.
  • 11:30: Inauteri jaiaren desfilea erdialdean.Koldo Mitxelena Herri Ikastetxearen eskutik.
  • 15:00: Inauteri jaiaren desfilea erdialdeko kaleetan. Orereta Ikastolak antolatuta.
  • 18:00: Lapurdiko dantzen desfilea herriko kaleetan barrena, “Errenteria Musikal” Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta.
  • 19:30: Konpartsen aurkezpena, kiroldegian: Danza-rin, Errenteriako Jubilatuen Elkarteak, Intxaurtxiki, Boveda, Showtime, Furius, Kaos, Odissey, Eureka, Alaia eta Telleri IGE.
Martxoaren 1a, Larunbat Inauteria
  • 12:00: Oarsoirriak taldeko Batukada herrikoia, Herriko plazatik aterata.
  • 18:30: Hainbat konpartsa ibiliko dira erdialdeko kaleetan: Danza-rin, Errenteriako Jubilatuen Elkarteak, Kaos eta Telleri IGE.
  • 19:00-22:00: Mozorro lehiaketa, Sindikato tabernak antolatuta. Jaiki Orereta Kultur elkarteak antolatuta.
Martxoaren 2a, Igande Inauteria
  • 06:00: Txistularien Udal Bandak diana, Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alabergan.
  • 12:00: Hainbat konpartsa ibiliko dira erdialdeko kaleetan: Telleri    IGE,    Furius,    Kaos,    Odissey,    Eureka,    Alaia, Show Time, Intxaur-Txiki, Boveda, Errenteriako Jubilatuen elkarteak eta Danza-rin.
Martxoaren 3a, Astelehen Inauteria
  • 06:00: Txistularien Udal Bandak diana, Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrota auzoetan.
  • 11:00: Irrien Lagunen dantza, Merkatuzarren.
  • 12:00: Lantzeko Inauterietako dantza tailerra haurrentzat, Merkatuzarren. Antolatzailea: Ereintza Dantza Taldea.
  • 16:30-18:30: Mozorro tailerra eta Inauteri festa, Merkatuzarren. Antolatzailea: Udal Ludotekak.
  • 16:45: Danza-rinen saioan, Sanmarkosenen.
Martxoaren 4a, Astearte Inauteria
  • 06:00: Txistularien Udal Bandaren diana, erdialdean.
  • 18:00: Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du, Sardina Ehorzketa iragartzeko. Irteera Amulleta elkartetik.
  • 19:30: Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Fatima Andre Mariaren elizatik. Ereintza Elkartearen eskutik.
  • Jarraian: Bertsoak eta azken agurra, Herriko plazan. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako dute.
Martxoaren 9a, igandea (Inude eta artzainak)
  • 12:00: Piñata igandea, inudeen eta artzainen desfilea erdialdeko kaleetan, Orereta Ikastolak antolatuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.