Elurretara irteera antolatu du Itsastarrak taldeak

Martxoko lehen asteburuan Pirinioetara joango dira Trintxerpe inguruko mendi zaleek, Itsastarrak eta Mendi Zaleak taldeek antolatutako irteeran. Elur-erraketekin ibiltzera joango dira, lehen egunean, martxoaren 1ean, Panticosatik irten eta Ripeta bailaratik ibiliko dira. Pueyo herrian egingo dute gaua, eta hurrengo egunean Portaleteko portutik abiatu eta sei orduko ibilaldia osatuko dute d’Anéou bailaratik. d’ Midi d’Ossau mendi entzutetsuaren inguruan ibiliko dira, eguraldiak hala baimenduz gero Pombieko aterpera igotzeko. Interesdunek 943 396 055 eta  679 731 034 telefono zenbakietara dei dezakete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.