Pilota eskolako talde guztiek kanpoan jokatuko dute asteburuan

Gipuzkoako txapelketetan jokatzen duten Hondarribiko Pilota Eskolako talde guztiek kanpoan jokatuko dute asteburuan. Zesta puntako nagusien bikotea Andoaingo Arrate frontoian lehiatuko da Gazteleku1 taldearen kontra, larunbatean, 17:00etan. Eskuz binakako pilotariek ere kanpoan jokatuko dute, Bigarren Mailako gazteek Zestoako Gurutzeagan, larunbatean, 16:00etan, eta Hirugarren Mailako kadeteek igandean, Arrasateko Uarkapen, 11:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.