Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

"Kalitateko zerbitzuak eskaintzen jarraitu" nahi du aurten udalak

admin
Bidasoa
2014/02/19
Zerbitzuen departamentuak aurten helburu bakarra izango duela adierazi du gaur goizean Juan Mari Altuna zinegotziak: “udalaren egonkortasuna bermatu eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzen jarraitu. Ez da erraza, baina muturreko neurrietara ez dugu joan behar izan egungo egoerara egokitzeko”. Udal aurrekontua atalka azaltzeko egiten ari diren zinegotzien errondaren barruan, zerbitzuei egokitu zaie gaur goizean eta agerraldi horretan egin ditu adierazpenak Altunak. 3.772.429 euroko aurrekontua izango du aurten zerbitzuetako departamentuak, udal aurrekontuaren %22,70. “Inbertsiorik edo obrarik ez badago jaisten da eta inbertsioekin igotzen da, baina beti %19 -22 bitartean izaten da”, argitu du Altunak. Aurten Minasoroeta-Zumardia eremuan egingo dituzte obrak. Iaz Eroski pareko aparkalekuarekin hasi ziren eta eremu horretan bidegorri zatiak egokitu zituzten. Eremu hori biribildu nahiko luke udalak aurten. Horrez gain, beste 25.000 euro gastatuko luke departamentuak Amuten semaforo berria jartzeko. Oraingoa dagoen lekutik gertu egongo litzateke, baina leku zehatza aukeratzeko teknikariek kontuan eduki beharko dute aldundiak biribilgunea egingo duela zubiaren aldean eta obrak aurten bertan hastea espero dutela. Diru gehiena obretan, hondakinetan eta argian Zerbitzuetako aurrekontuko partida handienak obra eta zerbitzuena, hondakinena eta argiteriarena dira, 1.175.776, 898.326 eta 809.000 eurokoak hurrenez hurren. Obra eta zerbitzuetako zati handiena pertsonalak eramaten du (482.000 euro) eta gainontzekoa hainbat partidetan banatzen da, horien artean 300.000 euroko bat kale bideak konpontzeko eta 100.000 euroko beste bat komun publikoetarako. Argiteriari dagokionez zinegotziak nabarmendu zuen “egiten ditugun esfortzu guztiak eginda ere, argiaren faktura hazi” egin dela azken bi urtetan, lehen ez zeuden bi eremu gehiago kudeatzen dituelako udalak: Muliateko auzo berria eta hondartzako aparkaleku ingurua. Guztira 2.980 faroletako argia ordaintzen du Hondarribiko udalak, dagoeneko gehienak kontsumo baxukoak. Aurten bi eremutara zabalduko da kontsumo baxuko argiteria, Mendelu Berrara eta Gibeletara. Eta hondakinen partida, Txinzer enpresa publikoari egiten zaion ekarpena da, zerbitzuaren kudeketa egin dezan. Hondartza, gune berdeak eta hilerria Obrak, argiteria eta hondakinez gain, hondartza (208.000 euro), hilerria (101.000) eta gune berdeak (578.000) zaindu behar ditu Zerbitzuetako departamentuak 2,8 milioi euroko aurrekontuarekin. Aurrekontuan hondartzaren atalean ageri den zatia 200.000 euro ingurukoa bada, “kudeaketa bateratuaren aurrekontua 700.000 eurokoa” dela argitu du Zerbitzuetako zinegotziak. Izan ere, aurrekontuan sorosle zerbitzuagatik ordaintzen dena eta azpiegituren mantenua sartzen da, baina beste gastu batzuk ez dira atal horretan aintzat hartzen, hala nola, “brigadak egiten duen esfortzu berezia”, hondartza eremuko gune berdeen zaintzea, argiteria, eta udan aparkalekuak zaintzeko egiten diren kontratazioak. Gune berdeetarako partida jaisten joan da krisia hasi zenetik. Zerbitzua azpikontratatua du udalak eta 459.000 euro jasoko ditu aurten herriko Kilker enpresak Hondarribiko 164.550 metro koadroko azalera hartzen duten gune berdeak mantentzeagatik. Besteak beste, 5.000 euro gastatuko ditu udalak aurten loreetan, garai batean baino askoz gutxiago. Zinegotziak gehitu duenez, garai batean urtean lau aldiz aldatzen ziren loreak eta orain gehiago irauten dutenak aukeratzen dira, “eta lau aldiz beharrean bitan aldatzen dira eta leku batzuetan behin bakarrik”. Aireportuko biribilgunea jarri du adibide bezala, garai batean biribilguneak eraikitzea konkurtsora ateratzen zen, baina aireportukoa “brigadak berak egin zuen eta oso txukun geratu zen”. Eta hilerriari dagokionez, aurrekontuaren zati handiena zerbitzua eskaintzen duen enpresari egiten zaion ekarpena da. Altuna zinegotziak nabarmendu duenez “zati berria egin zenetik, momentuz ondo egokituta dago hilerria” eta ez da aurreikusten inbertsio handiren beharrik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.