Gaur hasiko da udala auzotarrekin biltzen

Iantzin izango du gaur udalak auzo batzarren lehenengo saioa. 19:00etatik 20:30era, auzo horretako bizilagunen kezkak eta zalantzak argituko dituzte auzo elkartean. Zehazki, 2011n jasotako eskaera zein egoeretan den eta auzo polizien inguruan jardungo dute. Aste honetako hurrengo bilerak, bihar, Kaputxinoetan eta etzi, Lartzabalen izango dira. Bi egunetan, 19:00etan, auzo elkartean. Igandean, berriz, Zamalbiden izango da udala, 11:00etan. Bilera horietan parte hartuko dute Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak. Auzoaren arabera, parte hartuko dute ere beste zinegotzi batzuk, Jose Manuel Ferradas Ingurumenekoak edo Jon Txasko Trafikokoak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.