Nekazaritza ekologikoko ikastaroa, baratzea egokitu zaien herritarrentzat

Arramendin baratzea egokitu zaien herritarrek nekazaritza ekologikoko ikastaroa izango dute datorren astean. Horietan parte hartzeko ostirala baino lehen (hilak 21) eman beharko dute izen ingurumena[abildua]errenteria.net helbidean. Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, adjudikazioaren baldintzetako bat dela ikastaroa egitea; beraz, parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Ikastaroa sei ordukoa izango da, eta ikasleak hiru taldetan banatuko dituzte. A taldeak hilaren 26 eta 27an jasoko du ikastaroa, 15:00etatik 18:00etara; B taldeak egun horietan ere, baina beste ordutegi batean: 18:00etatik 21:00etara. C taldeak, azkenik, martxoaren 1ean, saio jarraitua izango du, 08:00etatik 14:00etatik. Talde bakoitza 24 pertsonakoa izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.