22 urteko mendizale irundar bat hil da Jaizkibelen
Atzo goizean 22 urteko mendizale irundar bat hil zen Jaizkibelen, Punta Galea inguruan, Pasaia eta Hondarribia artean. Lagun talde batekin ibilaldia egiten ari zen menditik irundarra, ondoeza nabaritu, eta lurrera erori zenean. Segurtasun Sailak esan du 11:00ak aldera izan zela ezbeharra, eta nahiz eta lagunek berehala 112ra deitu, artatze zerbitzuek ezin izan zuten ezer ere egin gaztearen bizia salbatzeko.