Hiru kale izen frankista ordezkatzeko proposamenak egin dituzte
General Telletxea, Ortiz de Zarate eta General Bergaratxe kale izen frankistak kentzeko adostasuna lortu dute udal taldeek, eta horiek ordezkatzeko proposamenak egin dituzte Kale Batzordean. Hirurak militar frankistak ziren.
Hala, General Telletxearen ordez, Maritxu Anatol jartzea proposatu dute, (Comete Sarekoa) eta Ortiz de Zarateren ordez, Nicolas Gerendiain (36ko gerra hasi aurretik kale horrek zuen izena berreskuratuz). General Bergaretxe ordezkatuko duen izenik ez dute oraindik zehaztu.
Berriro elkartuko da datorren astean Kale Batzordea, behin betiko proposamena egin aurretik. Hori plenoak onartu beharko du.
Beste kale izen batzuk kenduko dituzten oraindik airean dago, Embajador Aznar eta Mourlane Mitxelena, esaterako.