Gizon bat atxilotu dute lapurretak egiten dituen talde bateko kidea delakoan
Ostegunean gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Errenteria-Oreretan, lapurretak egin dituen talde bateko kidea delakoan. Ertzaintzaren arabera, talde horrek zenbait lapurreta egin ditu estanko, elkarte gastronomiko eta Hego Euskal Herriko zenbait dendetan.
Talde horretako ustezko bi kideak urtarrilaren 31n atxilotu zituzten Zizurkilen (Gipuzkoa), eta herenegun atxilotutako gizona hirugarren kidetzat jo du Ertzaintzak, eta beste kideak atxilotu zituztenean ihes egin zuela.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, atzo eman zuten epaitegira Errenteria-Oreretan atxilotutako gizona, 39 urtekoa. Talde horri 50 lapurreta inguru egitea leporatzen diote, baita hamabi ibilgailu lapurtzea ere. Horiek lapurretak egiteko erabiltzen zituztela iritzi dio Ertzaintzak.