Bigarren eskuko azoka bueltatuko da bihar
Bihar, igandea, hileko hirugarren igandea izanik, bigarren eskuko gauzak erosteko aukera izango da Zumardian, goizez. Artikulu ugari aurkitu ahal izango dira; hala nola, jantziak, jostailuak, liburuak, dekorazioko elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak.
Antolatzaileek Gipuzkoako herrietan egiten diren azoketan parte hartzeko deialdia egin dute.