Scoot & Skate jardunaldia egingo dute etzi Irungo Urantzun

Etzi (hilak 16, igandea) irristatze kirolen gune bihurtuko da Irungo Urantzu pilotalekua, 16:00etatik 19:00etara. Uranzu Scoot & Skate jardunaldia egingo dute Padel SUP Eskola HS2k eta Irungo Udalak antolatuta. Bertan skate parkeen erabileraren berri emango dute eta horrez gain, patinaje librea egiteko aukera izango dute 4 urtetik gorakoek: kaskoa behar da derrigor ekintza horietan parte hartzeko. Sarrerak 3 euroko prezioa du, baina tailerretan parte hartzen bada. Parte hartzaileen laguntzaileek doan dute sartzea. Irristatze kirolez gain, kendama topaketa ere egingo dute Urantzun, hau da, bola eta sokazko jostailuen zaleek euren trebetasuna azalduko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.