Rock doinuak, Trintxerpeko sutean kaltetutakoen alde
Incendio festival rock jaialdia antolatu du SOS Pasaia Trintxerpe Koordinazio Plataformak pasa den abenduaren 31n Trintxerpeko sutean kaltetutako familien alde. Trintxerpeko frontoian izango da jaialdia hilaren 21ean eta 22an eta hogei taldek egin dute bat ekimenarekin. Modu solidarioan joko dute talde guztiek bi egun horietan 16:00etan hasi eta goizaldeko 4:00ak arte.
Oholtza gainean izango dira besteak beste, Jotatior, Kaifas, Innputt, Besteik Pe, Trikibetz, Sahats Souls, Indeseables, DRDDBanks, FaTjabat, Moriodio, Danel, Se nos cae el txiringo, Sutura, Declive, 2&2, Korkones de Pasaia, Ultrajando al Aitona, Horonika, Dj Samu, Hyedra; Malos tiempos, Latitud 43 eta The animal Within taldeak.
Sarrerak 10 euroan
Bi eguneko sarrerak 10 euro balio du eta 0 ilarako sarrerak ere izango direla esan dute antolatzaileek kaltetuen aldeko ekarpena kontzertura joan gabe egin nahi dutenentzat. 0 ilarako sarrerak 6 euroan salduko dira. Horiek eskuratzeko berriz, Donosti-Rock, Tomas Taberna, Skizo, Caserio Taberna, Nueva York taberna eta Ipotx Tabernara jo dezakete interesdunek.
Kontzertura joaten diren lagunen artean gainera 5 piercing eta tatuaje bat zozkatuko dira. 2012ko Munduko Tatuaje Txapelketaren irabazleak egingo ditu.
Koordinazio plataformak eskerrak eman dizkie musutruk lanean ari diren lagun guztiei: “Zinez eskertzen dugu jaialdia antolatzeko bidea eman duten pertsona eta erakunde guztiei emandako laguntza”.