Mendi irteera eta bazkaria antolatu ditu Basarik

Aiako Harria parkearen bihotzera irteera antolatu du Basarik hilaren 22rako. Karrikatik irten, Zorrolako zubia pasatu, Sorondora igo, Zariatik igaro eta Kausoko lepotik Oinalekuraino iritsiko dira, ondoren Karrikara buelta hartzeko. Goizeko 08:00etan irtengo dira Gure Zumarditik, autoetan.   Mendi buelta egin ondoren hala nahi duenak Basari elkartean bazkaldu dezake. Helduen bazkariak 10 euro balio du eta 5 euro haurren otorduak. Izena emateko zerrendak Kamio, Mimos, Kurlinka, Izadi eta Leunda tarbernetan jarri dituzte baina telefonoz ere eman daiteke izena, 670 235 617 edo eta 672 605 966 telefono zenbakietara deituta.
Oianleku

Oianleku

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.