Zortzi domina kadeteen Gipuzkoako Judo Txapelketan

Ama Guadalupekoako kadeteak

Ama Guadalupekoako kadeteak

Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Taldeak bost urre eta hiru brontze lortu zituen asteburuan Hernaniko udal kiroldegian jokatutako Gipuzkoako Kadete Mailako Judo Txapelketan. Mutiletan, Joaquin Lopez (-50 kiloetan), Oier Goikoetxea (-55), Antxon Lekaroz (-60) eta Aritz Garcia (-66) igo ziren podioko goiko koskara. Nesketan, Maialen Ramosek jantzi zuen Gipuzkoako txapela, -63 kiloetan. Brontzeko dominak Eneko Aragonek (-55), Iñigo Gonzalezek (-60) eta Alberto Mitxelenak (-66) lortu zituzten. Emaitza horiekin, zortzi kirolariek apirilean egingo den Euskadiko Txapelketan parte hartzeko aukera lortu zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.