Tokiko gobernua bilduko da bihar

Hainbat gai izango dituzte bihar, asteazkena, tokiko gobernu batzarrean eztabaidatzeko. 09:00etan bilduko dira. Besteak beste, udalaren ondare eta zerbitzuen arduradun lanpostua denboraldiz betetzeko deialdiaren oinarriak onartu beharko dituzte, baita Errenteriako Bake Epaile titularra hautatzeko deialdia ere. Kontu hartzaile eta diruzain lanpostuak betetzeko lehiaketaren oinarri bereziak ere bozketara aterako dituzte. Hiru elkarte erregistratzea ere tratatuko dute: Mundutik Gaztañora, Lartzabalago Haritza auzo elkartea eta Hobby Cars maketismo elkartea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.