Hobariak eskatzeko epea hilaren 20an amaituko da

Tasak ordaintzeko hobariak eskatzeko epea hilaren 20an amaituko dela jakinarazi du udalak. Ura, zaborra, estolderia, musika eskola eta kiroldegiko tasak ordaintzeko emango ditu hobariak sarrera ekonomikoak kontuan hartuta. Hobariak jasotzeko garaian Lezoko Biztaleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko du kontuan udalak eta ordainketa guztiak egunean izan beharko ditu eskatzaileak. Eskaerak berriz, hilaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira bizikidetasun agiriarekin, eta errenta aitorpenaren kopia konpultsatuarekin batera. hobariak_taula
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.