Apirilaren 30ean aurkeztuko du Kashbadek disko berria

Sorkun Rubio Kashbadeko abeslariak Facebook orrialdean jakinarazi duenez, badaukate data disko berria kaleratzeko: apirilak 30. Disko berria Bonberenea Ekintzak-ekin argitaratuko dutela aurreratu du, eta kontzertu batzuk emango dituztela.

Sorkun Rubio Kashbadeko abeslariak Facebook orrialdean jakinarazi duenez, badaukate data disko berria kaleratzeko: apirilak 30. Disko berria Bonberenea Ekintzak-ekin argitaratuko dutela aurreratu du, eta kontzertu batzuk emango dituztela. Urtez batzuetan geldirik egon ondoren, 2012an elkartu zen berriro Kashbad taldea: “Oreretako lagun talde batek abiatutako ekimen batean parte hartzeko elkartu ginen, eta disko horretarako Okila abestia egin genuen”. Hori Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen presoari laguntzeko disko eta ekintza sorta bat izan zen, Ihes Puntua. Hortik abiatuta, “liatu” egin direla esan du, eta hala jarri direla berriro martxan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.