Laster hasiko dira Alabergako kaldereroetako entseguak
Hilaren 18, 19, 20 eta 21ean izango dira entseguak, 19:30ean, Alabergako auzo elkartean. Kaldereroen desfilea, berriz, hilaren 22an izango da, larunbatarekin.
Kaldereroak hainbat herritatik pasatzen ari dira azken asteotan, eta Errenteria-Oreretan, hilaren 22an egingo dute desfilea, ohi denez, Alabergako auzo elkartearen eskutik.
Aurretik, ordea, entseguak egingo dituzte. Horiek datorren astean hasiko dira. Hilaren 18, 19, 20 eta 21ean egingo dituzte Alabergako auzo elkartean, 19:30ean. Irekiak dira, eta edonork parte hartu ahal izango du. Deialdi berezia egin diete orain arte parte hartu ez dutenei.
Hilaren 22ean, 19:30ean aterako da konpartsa Alabergatik, eta ohiko desfilea egin ondoren, Zumardian amaituko da. Bertan muntatuko dute kanpamendua.