Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

PSE-EEk atez atekoaren kontra protestatzera deitu ditu pasaitarrak

admin
Bidasoa
2014/02/07
Pasaiako PSE-EEren ustez bizilagunen protestak baino ezin dute geratu Bilduk Pasaian hondakinak atez ate jasotzeko duen asmoa. Horregatik “era baketsuan manifestatzera” eta “aktiboki protestatzera” deitu dituzte Pasaia Garbia plataforma eta pasaitarrak, eta bide horretan herritarrek PSE-EE bidelagun izango dutela agindu dute. Gaur eguerdian eman dute prentsaurrekoa gaiaren harira Pasaiako PSE-EEren bozeramaile Izaskun Gomezek eta PSE-EEen Gipuzkoako Ingurumen idazkari Denis Itxasok. Esan dutenez, laster ezarriko da atez ateko sistema Antxon, “datorren hilabetean edo”, eta aurten bertan zabalduko dute baita ere Trintxerpe eta San Pedrora. Donibanen iazko udaz garoztik dago martxan. Haserre dago PSE-EE Bilduk hondakinen aferan hartu duen jarrerarekin. Izaskun Gomezek salatu duenez, gobernu taldeak 2011n agindu zuen hausnarketa eta eztabaida ez dira inoiz gauzatu, gaiaren gainean egin dituzten parte-hartze prozesuak, PSE-EEren arabera “bilera informatiboak” baino ez direlako izan. Horrek pasaitarren haserrea eragin duela nabarmendu du PSE-EEk. Ezker Anitzarekin ere kritiko izan dira PSE-EE ordezkariak, beren babesari esker lortu duelako Bilduk Pasaian atez atekoa ezarri ahal izateko behar duen babesa, eta horregatik “zentzugabekeriaren” arduradun egin du Ezker Anitza. Udalerria “hipotekatu” PSE-EEren arabera atez ateko sistema ezarrita “Pasaia hipotekatu” egingo du Bilduk. Esan dutenez, “Amaia Agirregabiria alkatea gobernura iritsiz geroztik zaborraren tasak %34 egin du gora”. Pasaian atez atekoa ezartzeko 1.800.000 euro behar direla esan du Izaskun Gomezek eta Pasaiak kostu hori ezin duela bere gain hartu salatu du. “Aberrazio  soziala eta ekonomikoa” iritzi di Izaskun Gomezek, soziala, “herritarrek ez dutelako nahi” eta ekonomikoa “Pasaiako ekonomiak ezin duelako jasan”. “Pasaitar guztiak ordaindu beharko dute Bilduren gutizia” salatu du PSE-EEk. 4.000tik gora pasaitarrek atez ateko sistemaren kontra sinadura eman zutela gogorarazi du Izasun Gomezek eta “4.000 sinadura Bilduk Pasaian dituen botoak baino gehiago” direla ohartarazi du. Zentzu horretan, PSE-EE gobernura iristekotan atez ateko sistema “berehala bertan behera” utziko dutela agindu du.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.